0
Manifestation
Hasparren : 50ème anniversaire du rassemblement des chorales paroissiales basques
Hasparren : 50ème anniversaire du rassemblement des chorales paroissiales basques
© DR

| Rédaction 811 mots

Hasparren : 50ème anniversaire du rassemblement des chorales paroissiales basques

Le rassemblement des Chorales Paroissiales du Pays Basque aura lieu cette année à Hasparren le dimanche 5 mai prochain.

Il y a cinquante ans, le 23 novembre 1969, avait eu lieu dans cette église d’Hasparren, le premier rassemblement des chorales paroissiales du Pays Basque.

La messe entièrement en langue basque avec 500 choristes se déroulera à 10h30 en l’église Saint-Jean-Baptiste d’Hasparren et sera présidée par Mgr Marc Aillet, évêque de Bayonne. Les choeurs seront dirigés par Alexandre Aguerre et l'orgue sera tenu par Thomas Ospital. La messe sera retransmise en direct sur les radios basques.

Contact: kanta.jaunari@gmail.com ou tél. 05 59 70 39 39.

Kanta Jaunari 2019 Hazparne : 50. urtebetetzea

Euskal Herriko Parropi Abesbatzen biltzarra eginen da aurten Hazparnen maiatzaren 5ean, igandez.

Duela berrogei ta hamar urte, 1969ko azaroaren 23an, egin zen Hazparneko eliza berean Euskal Herriko parropi abesbatzen lehen elgarretaratzea.

Meza osoki euskaraz iraganen da 500 bat korista edo kantarirekin 10.30etan Hazparneko Jondoni Joanes Batista elizan, Marc Aillet Baionako apezpikua izanen delarik biltzar-buru. Koruen zuzendari izanen da Alexandre Aguerre eta orgina-joile Thomas Ospital. Meza zabaldua izanen da zuzenean Euskal Irratietan.

Xehetasunak : kanta.jaunari@gmail.com edo 05 59 70 39 39.

Argazkia : Azken elgarretaratzea Donibane Lohitzuneko elizan 2017. martxoaren 19an.

Euskal Herriko parropi-koralak

1966an, Juan Urteaga buru, hiru koral elgarretaratzen dira Donibane Lohitzuneko Elizan:

Begiraleak, Oldarra eta Belokeko fraile andana bat, Juan Urteagak egin Meza berri baten

grabatzeko xedearekin. Meza horrek fama handia ukanen du, ezen oraino kantatzen da urte

guziz, Donibaneko elizan : "Igandeko Meza" edo « La Messe des corsaires ».

1969ko Urtarrilaren 23an, Uztaritzeko Seminarioan, sortzen da koralen batasun bat : Euskal

Herriko Koralen Abesbatza (EHKA), Commission des Chorales du Pays Basque (CCPB).

1969ko Otsailaren 6an, lehen bilkura egin zuten Beloken. Pierre Narbaitz eta Pierre

Andiazabal buru, huna lehen arduradunen izenak : Joseph Camino, Martin Arrabit, Jean

Donetch, Paul Sarcou, apezak, aita François Lopépé, Belokekoa, eta Pierre Lagrenade.

1969: lehen elgarretaratzea

Koralen lehen biltzarra, 1969ko Azaroaren 23an egin zen, Hazparneko elizan : han ziren 600

bat kantari, Euskal-Herriko parropia gehienetarik etorriak. Joseph Camino meza emaile,

Pierre Andiazabal apeza eta Aita François Lopépé beneditarra, laguntzaile. Pierre Narbaitz

kalonjeak eman zuen predikua, eta Sarramagna Jauna, kantuen gidari. Sekula ikusi ez zen

egun ederrenetarik bat Hazparneko elizan !

Bainan buruzagiak laster ohartu ziren, herri ttipietako koralentzat, lau bozetako kantuak

zailegiak zirela. Erabakia hartu zuten beraz bi urtetarik kantuen egitaraua arinduko zela,

denek errexki emaiteko gisan: 1970ean egin zen Ezpeletan hiru boz berdinetako lehenbiziko

elgarretaratzea. Laguntza haundia ekarri zuen molde horrek, ezen kantu berri gehiago sartu

zen gure elizetan.

Koralen batasun hori (EHKA) legez finkatua izan zen 1972ko Urtarrilaren hamekan.

Arduradunak hauek ziren : Joseph Camino apeza, buru ; Paul Sarcou apeza, idazkari ; Soeur

Marthe Itsasukoa, Emile Larre eta Jean Donetch apezak, aita Ignace Etchehandy beneditarra,

eta Pierre Lagrenade, bazkide. Batasun horren egoitza soziala finkatu zen “Hazparneko

misionesten Egoitzan", hauen buru Josep Camino izanik orduan.

1999ko azaroan, denbora hotz eta elurtsua izanik, Hazparnen ospatu zen elgarretaratzeen 30-

garren urteburua, eta orduz geroztik kantari guziak biltzen dira bazkarirako.

2004a arte, elgarretaratzeak urte oro egin izan dira. 2006az geroztik, erabaki zen

elgarretaratzea 18 hilabetetarik egitea koraleri eta parropiarreri kantu berrietaz jabetzeko eta

liturgia-aldi guziak jorratzeko denbora uzteko.

Gure elgarretaratzeak hainbat aldiz zuzendu eta gero, Jean Donetch apeza, berak egin

lanagatik, eskertu ginuen azkenik zuzendu zuen elgarretaratzean, 1994an Uztaritzen.

2009an, Donapaleun ospatu zen elgarretaratzeen 40-garren urteburua, eta karia hortara emana

izan zen koru-kantari guzieri Ignace Etchehandy Aitak izenburu hunekin atera elebitako

agiria: "Kantua gure liturgian – Le chant basque dans notre liturgie".

2011an, Urruñan egin zen elgarretaratze egunean, omendu ginituen Euskal Herriko Koralen

Abesbatzeko egile nagusi izan diren herri bereko bi seme-alaba: Madeleine Dhers organolaria

eta Pierre Andiazabal kalonjea, euskaltzaina eta liturgiaren zerbitzurako itzultzaile umil eta

ezin akitua.

2012an, Ignace Etchehandy Aitak, Belokeko Abadiako Ezkila argitaletxeak argitaratu

kantikak eta salmoak bilduz, "Ezkila Kantuz" bilduma argitaratu zuen. Belokeko fraileek

orduan jakinarazi zaukuten Ezkilak argitaratu partituren fondo osoa Eresbil Zentrora

eskualdatzen zutela: euskal musikaren artxiboen zentro hau Errenterian, Gipuzkoan, aurkitzen

da. Kopia bat emana izan zen Koralen Abesbatzari.

2015ean, "Eliz Kantu – Organoa lagun" bilduma azkenean argitaratua izan zen Jean-Marie

Eyharts eta Thomas Ospital-en lanari esker, Alexandre Aguerre-n gidaritzapean, Ignace eta

Marcel Etchehandy-ren laguntzarekin eta Biblia elkartearen sustenguarekin.

E.H.K.A.tik "Kanta Jaunari" elkartera

2015eko uztailaren lehenean, Euskal Herriko Koralen Abesbatza (E.H.K.A.) Kanta Jaunari

elkartea bihurtu zen. Belokeko Abadiako beneditarren komunitatearekin hitzarmen bat

izenpetua izan zen orduan, Ezkila argitaletxearen fondoa eskuragarri gelditzeko.

2017an, Donibane Lohitzunen, eskertu ginituen koralen eta euskarazko liturgiaren lau

zerbitzari: Paul Sarcou kalonjea, Belokeko Ignace eta Marcel Etchehandy Aitak eta Beñat

Charriez bereziki koru-buruen formakuntza animatu zuena.

2019an, Hazparnen, 50-garren urteburukari, eskerronezko otoitza da gure bihotz eta ahotsetarik Jainkoari buruz altxatzen: eskerronezko otoitza misione eder huntan parte hartu duten guziak gogoan izanik. Lehentxeago hauetarik zonbait izendatu ditugu, bainan deus ez zen posible izanen ZUEK GUZIAK gabe. Zuek, gure parropia eta herrietako kantariak, urtetik urtera, mezatik mezara, Euskal Herriko gure biltzarretan liturgi kantua biziarazten

duzuenak.

Répondre à () :

| | Connexion | Inscription