Décédé à Bayonne il y a dix neuf ans des suites d’un accident cardiaque, l’abbé jean Hiriart Urruty inspire toujours une admirable sympathie à tous ceux qui eurent la joie de le côtoyer dans leur vie. Un homme intelligent et ouvert comme rapporté par l’ Académicien basque Jean-Louis Davant dans son propos en euskara et en français.
Il encourageait les vocations et les esprits à la rencontre des différences et des compromis. Nous ne l’ avons pas oublié et le remercions pour les conseils sages et discrets qu’il savait donner à chacun lorsqu’il le fallait, sans excès d’autorité, avec la finesse du coeur qu’il savait utiliser pour rechercher sans cesse le dialogue et l’intelligence des situations de la vie.
François-Xavier Esponde
Jean Hiriart-Urruty apeza (1927-1990)
Nor ote zen Jean Hiriart-Urruty ? Hazparne Hazketa Abittueneko seme hori guzientzat Abittu zen. Euskaldun gazterian, Ipar Euskal Herriko JAC mugimenduan ezagutu nuen omonier egon zelarik. Elizalan horretan sartu zen 1959 urtean beste hazpandar baten ondotik : hura zen Piarres Charritton, orduan Saint Joseph kolejioko zuzendari izendatua. Charrittonen garra zinez estimatu baigenuen gazteek, ez genuen gutiago prezatu Abitturen zuhurtzia.
« Gazte » hilabetekaria zinez berritu zigun, freskatu, apaindu, ordukotu. Hortan idazten ikasi zuten gazte anitzek, eta Charrittonekin ikasten hasiak ginen zaharxagoak Abitturekin trebatu ginen. Besterik ere ikasi genuen gure omonier berriarekin, bistan dena, ez baigenituen bereizten, ez hark, ez guk, jendetasuna, euskaldungoa eta kristau fedea. Haatik azkenean erori zen zoritxarrez « Gazte » kazeta baliosa.
Berantago, 1967 urtean, Abittu « Herria » astekarian sartu zen, Piarres Lafitte kalonjearen ardurapean, kazeta horretako zuzendari eta moldatzaile. Hori ere zinez gaztetu zuen, bai axalez, bai mamiz. Idazleak usu elgarretaratzen gintuen. Berak luma sotila zuen, eta bere gogoeta barnoiak hogei urtez astero agertu ditu « Eliza-berri » titulu orokorraren azpian. Geroztik lan hori guzia Herria kazetak argitaratu du... sei liburutan ! Badugu hor zer irakur eta zer pentsa.
Arte horretan, Baionako Seminario Handian irakasle egon zen, memento txarrean ere hor gertatu.
Eiki etxe saindu horretan besteetan baino lehen etorri zitzaien 1968ko maiatz famatu hura : 1967ko larrazkenean hain zuzen. Apezgaitegi horretan, euskal diozesa guzietan bezala, gai minbera zen euskaldungoa. Apezgai batzuek euskarazko formakuntza bat eskatu zuten, orokorki ukaiten zutenaren ondoan. Buruzagitzak galde horri ezetz eta ezetz. Gazteek ez zuten amore eman. Zenbait kanporatu zituzten, beste zenbait berak atera ziren.
Abittu bien artean tinkatua gertatu zen. Ez zen ez gazte horien jokabide guziekin ados, apeza baitzen osoki, obedienta. Baina ber denboran gazte horien garra konprenitzen zuen, eta euskaldungoa horiek bezainbat bizitzen. Bere erraitekoak buruzagiei erranik zintzoki, Afrikarako bidea hartu zuen zalapartarik gabe. Burundin sei urtez misionest egonik, berriz ikusi dugu Lapurdira itzulirik, Hazparneko misionesten etxean.
Azkenekoz 1976an, Baionako apezpikuak bikario jeneral izendatu zuen. Kargu dorpe horretan Abittuk bere lana eginen du harrabotsik gabe, usaian bezala.
Ber urtean Euskaltzaindiak, Euskararen Akademiak, euskaltzain oso izendatu du Louis Dassance zenaren ondoko.
1990 urteko uda hastean, Abitturi gertatu zitzaion osasun arrangura bat. Operatu behar zuen, ebakuntza bat egin behar zioten, iduriz normala. Bake handitan joan zen bera eginbide horren betetzera...eta laster hedatu zen berri latza, denak uste gabean harrapatu gintuena : Abittu zendu da ! 63 urteak zituen doi-doia, eta iduriz azkar zen... Haatik harrigarriena zait xahartu ez den gizon horrek nolako lanak egin dituen berrogei bat urtez, orduko erretreta adinera heldu gabe.
Axaletik eta bastan bezala, urrats handiz korritu dugu Abitturen ibilaldi ofiziala. Orain barnagotik nor zen ikustera berma gaitezen, zorrozkiago mia dezagun nolako gizon, apez eta euskaltzalea zen.
Langile semea zen, ber denboran lur zatiño bat artatzen zuen familia batekoa. Holakoa zen, parte handi bat, Hazparneko langileria. Abittuk ez du sekulan ahantzi nondik heldu zen. Beti egon da xehe, jende xeheari atxikia, denen zerbitzari apal.
Ber denboran familia euskaltzaletik etorria zen. « Gazte » hilabetekarian euskara ernea zerabilten haurride gazteek, hots Ketty arrebak eta André anaiak – hau ere apeztuko zena – ; gainera Jean-Battitt beste anaia gaztea teatrolari ezinago fina eta zirtolaria entzun eta ikusi dugu Hazparneko antzerkilari gazteen artean.
Laurek bazuten nondik, ezen beste Jean Hiriart-Urruty apeza, fama handikoa, oseba handia zuten.
Hazketa Joanesederraenekoa, laborari-langile semea hura ere, 1915ean zendua, euskal idazle gaitza izan zen bere denboran. « Eskualduna » astekaria, « Herria » delakoaren aitzinekoa, lagun batzuekin sorturik 1887an, horko zuzendaria izan zen bururaino, eta ber denboran idazle nagusia, nasaiena.
Larresoroko seminario txikian luzaz irakasle izanik, gero Baionako katedralean kalonje, Hazparnen lurperatua dago. Horretaz hona zer zion Aita Piarres Lafittek 1944an horren hamar artikuluz egin zuen liburuxkaren atarian :
« Hiriart-Urruty zen kazeta horren gidatzaile eta aphaintzale : zuhurki ari zen, behar gabetarik ez nahiz irakurleak ez nahasi, ez sumindu, ez ihes igorri, bainan erlisionea, ala eskuara, ala gure ohidurak, ala herriaren ona, nehork hunkituz geroz, ai orduan nehun ez zegoken gizona ; eta etsaiari nola ez zion ihardokitzen ? Trufa, laido, piko, ausiki, zaharo-aldi ala tiro, denak on zitzaizkon, fitsik ez zitzaion sobera ; eta hari baizik ezagutu ez diogun harrigarriko elhasturia batekin bazeraman bere solasa ; batean motz eta idor, bertzean luze eta guri ; han bil, hemen harro ; bethi airos, bethi bizi ; gatz, bipher, ozpinak merke ; hasarre bulta gehienen artetik ere irria eta zirtoa ithurriaren pare punttakotik bazarizkiola ! »
Liburuxka horren aitzin-solasean Jean Hiriart-Urruty gazteak bere oseba handiaren bizitza laburki kontatzen digu. Geroztik ez da idaztetik gelditu. Alde batetik, oseba zena bezalakoa dugu Abittu : argia, jakintsua, zuhurra, xehea, zerbitzu egilea, langile arauduna. Badaki zer nahi duen : bere xedea bururaino segitzen eta obratzen du, ahuleziarik ez duda-mudarik gabe. Baina bidez tronpatzen dela ohartzen delarik, tematu gabe abian bazter uzten du. Tarrapatarik, ez burrunbarik, ez neholako harrabotsik ez du. Haatik isila denik ezin erran : bere erraitekoa erraiten du, ele alferrik gabe .
Euskara muinetarik jalgitzen zaio, ur xirripa mendiko arrokatik bezala : euskara garbia, argia, fina ; urinik, ez gantzik, ez triparik gabekoa, eta ber denboran ginarritsua, gozoa, heritarra.Euskara xorrotxa duela erran nezake, hitz horrek ez balin balu halako ozpin aire bat. Bainan ozpinik ez du Abittuk, aldiz gatz eta piperra izarian. Begia beti argi badu, irria eta zirtoa beti prest, ez da neholaz ere gaiztoa, sekula. Bizia bai, ez bortitza. Erlea, ez leizafina. Hots erran nezake oseba handiaren dohainak badituela nasaiki, haren bortitz aire hura gabe.
Egia erran, Hiriart-Urruty lehenaren denboratik, aroa zinez aldatu zaigu. Apez gehixenek lehengo bortizkeriari uko egin diote, eta beste aurpegi bat hartu digu Jainkoak berak. Ez dut nehor izendatuko, hilaz errespetatu behar baitira, eta biziak nolaz ez... Haatik aitortzen dut halako Ortzi aire bat aurkitzen niola lehengo apez batzuek aurkezten ziguten Jaun Goikoari, zeruko sua, ala infernukoa ote, eskuinean zerabilala, dena orzantz azantz, ihurtzuri karrazka, durunda burrunba eta tximista ! Geroztik iduri luke Jainkoa gizon egin zaigula. Ez naiz bakarra berritze hori hauteman dudana, Xalbador zenaren bertso hau lekuko :
Orai ez dakit Jauna, Zu edo ni aldatu naizen
Ez zira egun ene gogoan lengo itxuraz agertzen ;
Gertatzen denaz, o Nagusia, kartsuki zaitut eskertzen,
Gure arteko hoztasun hartaz hasia nintzen aspertzen,
Jainko maitea, ordu zen noizbait lagunak egin gintezen.
Kontzilioko apezetarik genuen Abittu. Elizaren berritze horretan kartsuki parte hartu digu, bereziki Hazparneko beste misionest ohi batzuekin : horietan Pierre Camino eta Emile Larre zenak, azken hau « Herria » kazetako zuzendari eta euskaltzain oso luzaz egona.
Ekarri dizkiguzun horiez guziez eskerrak zuri Abittueneko Jean Hiriart Urruty apeza. Engoitik ez dukezu gure otoitzen beharrik bulta honetan ere. Zaren leku dohatsutik otoitz egizu guretzat. Eta ikus arte betiereko Urtsu mendian, hazpandar zendu askoren artean, nahiz ezagutu ditugun beste hil guziez ere oroitu nahi garen.
L'abbé Jean Hiriart-Urruty (1927-1990)
Natif d’Hasparren dans une famille de ruraux-ouvriers de la chaussure, famille riche en auteurs basques de talent, l'abbé Jean Hiriart-Urruty est toujours resté fidèle à ses racines.
Fin et discret, ferme dans ses convictions et ses projets, mais toujours à l'écoute de chacun, patient et pédagogue, prêtre discipliné, il a servi humblement et solidement l'Eglise catholique dans diverses fonctions et charges : aumônier fédéral de la JAC du Pays Basque (Euskaldun Gazteria), formateur au grand séminaire de Bayonne, participant à la démarche Fidei donum au Burundi, missionnaire diocésain de Hasparren, vicaire général de l'évêque de Bayonne à partir de 1976, il était de cette génération de prêtres qui accompagneront le Concile Vatican II, après lui avoir préparé le terrain par une vision évangélique de la religion, libérée d'une certaine lourdeur janséniste qui avait tendance à jouer les prolongations, notamment au Pays Basque.
En même temps, Jean Hiriart-Urruty maniait une plume claire et précise, sobre et vigoureuse : il est un auteur important des lettres basques. Chaque semaine pendant vingt ans, il a tenu la rubrique Eliza Berri, Eglise Nouvelle, dans les colonnes de l'hebdomadaire de Bayonne Herria, et par la suite celui-ci a publié l'ensemble de cette œuvre en six volumes : excusez du peu ! L'Académie de la langue basque Euskaltzaindia l'avait élu académicien titulaire en 1976.
Malgré une certaine obligation de réserve scrupuleusement observée, le prêtre n'a pas effacé le fils d'ouvrier basquisant, et la réciproque est également vraie. Cet équilibre fin et solide lui donnait une force tranquille et concentrée au service de toutes les personnes qu'il rencontrait. Il a consacré sa vie au double commandement de Jésus-Christ. A priori, cela paraît évident, mais nous savons bien que ce n'est pas le cas : le premier commandement, passe encore, Dieu n'est pas gênant ; mais le second est horriblement compliqué, car le prochain n'est jamais loin...