Les phases préliminaires du concours de jeunes bertsularis Xilaba continuent de se dérouler, à la Maison des Jeunes d'Hendaye - bien remplie, et l'ambiance joyeuse des petits apprentis-versificateurs en euskara faisait plaisir à voir - ainsi qu'à Bayonne où c'est le groupe Eskukula qui a remporté la session.
Prochaines épreuves ce vendredi 13 octobre à 19h30 à l'Auberge Xuriatea à Hasparren et le dimanche 15 octobre à l'association Biltxoko à Bayonne à 11h. Inscriptions par SMS au tél. 06 37 32 62 17 (places limitée).
Aitzina doa taldekako Xilaba eta dagoeneko sei saio izan ditugu.
Hendaiako Enbata gaztetxeak bere ateak ideki zizkigun ostiralean eta mukuru bete zen. Ipiñitzeko bertsuak etxeko taldea ordezkatzen Oihan Diaz, Josu Txoperena, June Diaz, Maddi Ane Txoperena, Aimar Karrika eta Kerman Diaz aritu ziren. Muttikoak taldea osatzen duten Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe izan ziren garaile Joana Itzaina gai emailearen ahotsean. Hendaiako bertso eskolako haurrek giroa ederki goxatu zuten saioaren haseran eta bukaeran, ederra ikasleak gozatzen ikustea.
Ostiralean bertan Baionan izan genuen beste saioa Zizpa gaztetxean. Bertako Zizpa txispa eta Eskukula taldeak lehiatu ziren bertan. Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Oihan Perez eta Aiantze Lannesek osatzen dute Zizpa txispa taldea. Saioaren irabazlea Eskukula taldea izan zen. Bertako partaide dira Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuntxo Christy eta Paul Moral. Giro polita sortu zen, Lur Renteria gai emaile izan zelarik.
Hurrengo geltokiak hauek izango dira: urriaren 13an Hazparneko Xuriatea ostatuan trago eta pintxo 19:30ean (Hazparke eta Lizaieta) eta urriaren 15ean Baionako Biltxoko elkartean 11:00etan Brunch´aioa (3 Kasko eta Ipiñitzeko bertsuak). Izen emateak mezuz igorri behar dira: 0637326217. Toki mugatuak izango dira.