0
Manifestation
Saint-Jean-de-Luz : la finale des bertsulari d’Iparralde ce samedi
Saint-Jean-de-Luz : la finale des bertsulari d’Iparralde ce samedi

| baskulture 511 mots

Saint-Jean-de-Luz : la finale des bertsulari d’Iparralde ce samedi

IMG-20211108-WA0012.jpeg
Présentation de la Finale par Ortzi Idoate (assoc. Amis des Bertsulari) et six bertsolaris finalistes (Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren et Patxi Iriart Hiribarren) ©
IMG-20211108-WA0012.jpeg

Privé de conclusion l’an dernier, le championnat Xilaba des bertsularis (improvisateurs en langue basque) du Labourd, de Basse-Navarre et de Soule organise sa grande finale ce samedi 13 novembre à 17h au Jai Alai de Saint-Jean-de-Luz avec à la clef un très important investissement au sein des ikastolak et des écoles bilingues, en particulier « des initiations qui touchent chaque année près de 3 000 scolaires et une école de bertsu qui rassemble plus de 300 jeunes ».
Ouverture des portes du Jai Alai à 16h. Entrée : 18 euros / adhérents 13 euros / 5 euros - 16 ans.

Xilaba 2021 Bertsulari Txapelketako Finala aurkeztu da Donibane Lohizunen

Aurtengoa aipatzerakoan, xehetasun hauek eman dira: Irailaren 18an Makean hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizunen finituko den XILABAn, 24 bertsularik parte hartu dute. Txapelketa trinkoagoa izanki,  jauzi handia izan da final aitzinekotik finalera pasatzea, 18 bertsularitik 6 baizik ez baitira sailkatu. Beti bezala, lurraldetasuna errespetatzen saiatu gira: Makea, Muskildi, Hiriburu, Gabadi, Maule, Bardoze eta Izpura izanik hautatutako herriak. Ohikoa baino entzule gutiago ibili da, osasun ziurtagiria eskatzeak eta, osasun egoerarekin loturiko debekuen ondotik, beste antolakunde anitzek memento berean ekimenak antolatzeak eragina izan dute seguraski.

Eskerrak eman zaizkie bertsulariei, gai emaile eta epaile taldeko kideei XILABAren hezurdura baitira. Etorri diren eta etorriko diren entzuleei, Txapelketa osoan bertsulariak txalotu eta babestu baitituzte, eta haiek gabe bertsularitza ez litzatekeelako gaur egun dena izanen. Haien azpiegiturak gure esku eman dituzten Herriko Etxeei ere, hori ere beharrezko baitugu Txapelketan. Eta, azkenik, lagundu gaituzten elkarte eta ikastola desberdinei: Baigura Ikastola, Ametza ikastola, Amikuzeko ikastola, Donibaneko Ikastola, Garaziko eta Azkarateko ikastolak eta Muskildi Bizi elkartea. Azken hauei aipamen berezia, izan ere saioak goxoagoak izatea ahalbidetu baitute, eta urte osoan euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile garenon elkarlanaren ispilu izan delako haien parte hartzea.

FINALA.- Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2021 Txapelketaren Finala Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alaian jokatuko da, azaroaren 13an, 17:00etan.

Sei (6) finalistak, haien final aitzineko saioan gailenduz edo final aitzinekotan puntuaketa gorena eskuratuz sailkatu dira Finalerako. Hau da seikotea: Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren.

Aurkezle lanetan, Aritz Bidegain eta Amaia Castorene arituko dira, eta epaitzeko lana sei (6) epailen gain izanen da. 
Hauek dira saioan zehar egin beharko dituzten lanak:
Seikotearen lana (15na bertsu puntuagarri)

Agur bana
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
- Banaka, hiru punturi erantzun
- 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
- Kartzela banaka, gaia emanda, hiruna bertso

Buruz-buru  (15na bertsu puntuagarri)
- 6ko motzean ofiziotan binaka, hiruna bertsu
- 8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
- Kartzela banaka, gaia emanda, hiruna bertso

Bukaerako agurrak

Epaimahaiak haren erabakia jakinaraziko duelarik sari banaketa eginen da azken agurra kantatu aitzin. Aurten bertsularitza eta, oro har, euskal kultura eta euskal nortasuna, itzaleko lanetik hainbeste lagundu duen Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldunari.

Finaleko sarrerak jadanik salgai dira :
Interneten : www.bertsosarrerak.eus atarian
Senperen: Larraldea baserrian, Bertsularien Lagunak elkartearen egoitzan
Baionan: Elkar dendan
Hazparnen: Xuriatean
Donibane Garazin: Irulegiko Irratian
Pausun: Xaia ostatuan
Itsasun: Herriko etxean

Répondre à () :


Captcha

| | Connexion | Inscription